eu
Böcker
Patxi Zubizarreta

Jeans-ak hozkailuan

Rakel banatzeko zorian dago. Orain arteko harremana urrunetik ikusteko beharra sentitzen du, ihesi alde egitekoa, nahi bada, eta EEBBetara joatea erabaki du, bidaia antolatu batean, beste 13 lagunekin furgoneta batean sartuta, New Yorketik San Frantziskoraino. Gauzak urrunetik ikusteko beharrak barrenak hustutzekoa ekarri dio, eta eguneroko bat idaztea erabaki du. Furgoneta barruan, ordea, bidaiak aurrera egin ahala, harremanak sortzen dira. Furgonetan ezer ez da dirudiena, jendeak ere bere hutsuneak ditu, eta norberaren izaerak besteenarekin egiten du talka. 14 pertsona elkarren deskubrimenduan ari dira etengabe bidaian zehar. Road movie bat baino zerbait gehiago da Zubizarretaren nobela; bidaiaren gorabeherekin batera, Rakelen baitako bilakaera eskaintzen da, zatika, irakurleak puzzlea osa dezan. Rakelen begirada da nagusi, bestela: oso estilo beroa, xaloa, eguneroko xehetasunei erreparatzen diena, amodio hutsunea betetzeko amodioa behar duena.
236 trycksidor
Upphovsrättsinnehavare
Bookwire
Ursprunglig publicering
2020
Utgivningsår
2020
Förlag
Alberdania
Har du redan läst den? Vad tycker du om den?
👍👎
fb2epub
Dra och släpp dina filer (upp till fem åt gången)