eu
Böcker
Patxi Zubizarreta

Julien Vinsonen hegaldia

Munduan askok bezala, cool edo exotikoa –edo erotikoa— zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843–1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Bidaia gorabeheratsua suertatu zen eta Iruñean izan zuen nola-halako akabera, hain zuzen ere hiriburua karlistek setiatua zuten garai nahasian. Globozaleak susmagarriak gertatu ziren iruindarren artean –Cabrera jeneral karlistaren bake mezularitzat jo zituzten–, eta Saturno aerostatoaren helburua bera ere zalantzazkoa iruditu zitzaion Chiarari. Hala bada, bere asmo akademiko eta sentimentalak kasik detektibeskoak bilakatu ziren, zenbaitetan bertigoa eragiteraino.
119 trycksidor
Upphovsrättsinnehavare
Bookwire
Ursprunglig publicering
2020
Utgivningsår
2020
Förlag
Alberdania
Har du redan läst den? Vad tycker du om den?
👍👎
fb2epub
Dra och släpp dina filer (upp till fem åt gången)