eu
Böcker
Alberto Bargos Cucó

PASIONARIA

Dolores Ibarruri Gómez, “Pasionaria”,
Gallarta herrian jaio zen 1895ean.
Bere familia meatzaria izan zen.
Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituen
baina etxean ez zeukaten behar beste diru.
Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen.
Pobrezia gorrian bizi ziren
baina mundua alda zitekeela uste zuen.
Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen eta egunkarietan idazten hasi zen.
Bere lehenengo artikulua “Pasionaria” ezizenez sinatu zuen.
Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen.
Baina… 1936an, Gerra Zibila hasi zen.
Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen.
Azkenean, Franco jeneralaren faxistek
gerra irabazi zuten.
Horregatik, bere herrialdetik alde egin behar izan zuen.
Han zegoela, Espainiako alderdi komunistako buru
aukeratu zuten.
Demokrazia berpiztu zen eta Pasionariak bere herrira itzultzea lortu zuen.
Berriro, diputatu hautatua izan zen.
Mitin askotan ibili zen eta etengabe idazten jarraitu zuen.
1989an, 93 urte zituela, hil zen.
51 trycksidor
Upphovsrättsinnehavare
Bookwire
Ursprunglig publicering
2024
Utgivningsår
2024
Illustratör
Elena Ciordia

Andra versioner

Har du redan läst den? Vad tycker du om den?
👍👎
fb2epub
Dra och släpp dina filer (upp till fem åt gången)