eu
Böcker
Juan Kruz Igerabide

Elurra sutan

Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean.

Horretan guztian, eta batez ere, pertsona zenbait, bizitza grisetik aterako dituen bidearen bila, elkar maitatuz, elkarri min eginez, tragedian, eta batik bat transzendentziazko fartsan barregarri bezain maitagarri.

«Yoga-maisu zaharra ez zen mugitu.

–Aita, aita, aita…

Itsasaldetik kresal hotzak egun gandutsua iragartzen zuen.

Bilboren gain-gainetik, hegan zihoan industria-gainbeheraren halabehar gaiztoa, iragarpen mingarri baten antzo.»
173 trycksidor
Upphovsrättsinnehavare
Bookwire
Ursprunglig publicering
2009
Utgivningsår
2008
Förlag
Alberdania
Har du redan läst den? Vad tycker du om den?
👍👎
fb2epub
Dra och släpp dina filer (upp till fem åt gången)